Bake epaile kargua, hutsik

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Maiatzaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu du Goi­zuetako Udalak deialdi publikoa, Goizuetako bake epaile eta ordezkoaren karguak betetzeko. Izan ere, hutsik geratu dira bi karguak, eta hori horrela, deialdia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 15 egun balioduneko epea jarri da, interesa dutenak aurkeztu daitezen. Udaleko bulegoetan egin behar da eskaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!