Erremonteko denboraldiko aurreneko txapela jokoan gaur, final berdinduan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Txapelketa ederrari, bukaera onena eman nahi diote gaur, 16:00etan Galarretan, Segurolak eta Endikak, batetik, eta Ezku­rra IIk eta Garcések, bestetik.

Sagardoaren Txapelketako finala jokatuko dute, denboraldiko aurreneko txapela janzteko asmoz. Lehia estua espero da behintzat: elkarren kontra jokatu duten partidu bakarrean, semifinaletako ligaxkan, Segurola eta Endika nagusitu ziren (40-36), 9-0 hasi zirela aprobetxatuz.

Azkeneko sei partiduak irabazita iritsi dira Segurola eta Endika finalera, eta beraiek ate­­rako dira faborito. Baina maila ederrean aritu dira Ezkurra II eta Garcés ere. Atzelariak, bereziki partidu haundia jokatu zuen, finalera sailkatzeko partidu erabakigarrian, Urriza eta Zalduaren kontra.

Iaz Urrizarekin lortutako txapela errepikatu nahiko du Garcések. Eta 2016an elkarrekin nagusitu ziren Segurola eta Endika; beste bi txapela ere ba­dauzka torneo honetan, Sal­di­aseko atzelariak. Ezkurra II da, estreinatu ez den bakarra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!