Maiatzeko Udal hauteskundeekin batera, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako ere emango da botoa, eta aurten, Europarako ere bai. Ereñotzun, berriz, Auzo Udalerako ere bozkatuko da. Ereñotzu Ekinez taldea aurkeztu da aurten berriro, duela lau urte bezala, baina kideak aldatuta.
Aldaketa, taldean
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean apirilaren 30ean argitaratu zen Ereñotzu Ekinez taldearen behin betiko zerrenda.
Alkategaia Unai Erroitzenea Gamio izango da, eta juntakideak, berriz, Eider Lasarte Santa Cruz, Ane Lizeaga Parrizas, Olatz Juantorena Aizpurua eta Jon Susperregi Altuna.?Azkenik, taldekiak izango dira Amaia Otxotorena Gamio, Alazne Arotzena Oruezabala, Aitzol Zerain Miner, Lurdes Oskoz Zugarramurdi, Arkaitz Santa Cruz Otxotorena eta Maitane Santa Cruz Otxotorena.