Haur eta gaztetxoak izanen dira gaur, Txino auzoko festa giroan murgiltzen aurrenekoak. Krosean korrika hasiko dira, goizeko 11:00etan.
Ondoren, 12:00etan botako da txupinazoa, nahiz eta atzo ere festa giroa nabari zen, bertso saioan eta mus txapelketan. Txupinazoarekin batera, dragoia aterako da trikitilarien erritmora dantzara. Segidan, herri kirol desafioa, eta ondoren, herri bazkaria. Eguna eta jaia borobiltzeko, dantzaldia izanen da Bixenterekin.
GAUR
11:00, Haur eta gaztetxoen krosa.
12:00, Txupinazoa, eta ondoren, dragoia, trikitilariekin.
12:30, Herri kirol desafioa.
14:30, Herri bazkaria.
18:00, Dantzaldia Bixenterekin.