Axpiren ilustrazioak ikusgai, Lugaritzen

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Dobera Euskara Elkartearen Mozoloaren Bidea ipuinaren ilustrazioak egin zituen Ainara Azpiazu ?Axpi? ilustratzaile hernaniarrak, eta horiek ikusgai jarri ditu Donostiako Lugaritz kultur etxean. Ekainaren 14ra bitarte egongo dira ikusgai. 

Irudiak erakusteaz gain, bisitarien irudimena ere piztu nahi du. Izan ere, kontakizuna jakin gabe, pasaiak zein pertsonaiak istorio berriak asmatzeko oinarri onak izan daitezke.

Hori dela eta, irudiok izango dira XIX Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketan parte hartzeko oinarriak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!