Urtero bezala, Leitzara egingo dute ibilaldia Elur Txori elkarteko kideeek ekainaren 2an. Ibilaldia egingo duten 60garren aldiz izango da, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea. Gaurtik maiatzaren 26ra arte apuntatu ahal izango da, Elur Txori elkartean bertan. Ohi bezala, ibilaldiaren ondoren bazkaria egingo dute elkartean.