'Lur-ikara kabaret', Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Haur antzerkia ez da, ordea, gaurko antzezlan bakarra izango. Ordubete beranduago, eguerdiko 13:00etan, Lur-ikara Kabaret obra eskainiko dute Plaza Berrin (euria egiten badu, Atsegindegin). Mugarik Gabe, Bihotzerre eta Pantzart antzerki taldeek antolatu dute, Hernaniko Udalaren babesarekin. Berezia izango da, izan ere, ez da antzerki soil bat: «Lur-Ikara kabareta galdera sozialen inguruko ekintza kolektiboa da, Baldosa Flotanteren musika zuzenean izango duen ikuskizuna. Antzerki-foro bat da, eszena bat beste eszena askorekin, egoeraren azterketa, hori guztia eta askoz gehiago da. ?Egoera? ez da egoera zehatz bat, dena barnebiltzen duena baizik: mundua mugiarazten duen ekonomia, barrutik ateratzen den energia, jan eta kontrako eztarritik joaten zaiguna, zaintzak, etab.». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!