langileen Nazioarteko Eguna egun haundia izaten da, urtero, Goiz Eguzki jubilatuen elkarteko kideentzat. Mezarekin hasi zuten eguna, eta ondoren, pozik jasotzen zituzten jubilatuek Udaberriko Txapelketetako sariak.
Arana eta Sanchez, garaile kaleko jolasetan
Kaleko jolasetan, gizonezkoek eta emakumezkoek beren aldetik lehiatu zuten. Gizonen artean, Jose Miguel Arana izan zen garaile 960 punturekin. Haren atzetik geratu ziren: Francisco Navas (945 puntu); Jesus Brillo (879 puntu); eta Francisco Godinez (869 puntu).
Emakumezkoen artean, aldiz, Josefa Sanchezek jaso zuen sari nagusia, 605 punturekin, eta haren atzetik geratu ziren: Tomasa Escarmena (552 puntu); Loren Oyarbide (520 puntu); eta Seve Gonzalez (495 puntu).
Kartetan ere, hainbat saridun
Udaberriko txapelketen barruan, kartetako jokoetan ere sariak banatu dituzte. Musean, Lukas Yuste eta Ramon Ormaetxea izan dira garaile, eta David Inclan eta Sabino Mateos, bigarren. Tutean, Guadalupe Primo eta Vitoria Fernandez gailendu dira, eta Julian Santos eta Vicente Perez izan dira bigarren. Punttoan, Hipolito Prieto eta Gerardo Barrok irabazi dute, eta Primitivo Gonzalez eta Luis Lozano geratu dira, atzetik. Eta eskoban, Valentin Miguero eta Mere Puertasek irabazi dute, eta Maria Dolores Anabitarte eta Carmen Milton geratu dira bigarren postuan.