309.447 euroko saria Letek, Primitiban

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Albiste pozgarriena eman zuen atzo Lete Loteriakek, sari potolo bat banatu baitzuen, Primitibako Aurreneko Kategoriako saria. Primitiban asmatutako sei zenbakiengatik lortu zuen saria irabazleak, eta Hernaniko Loteria Administrazioak 309.447 euro banatu zituen. Espainian zehar, inork ez du Kategoria Bereziko saria lortu, hau da, sei zenbakiak eta reintegroa asmatzea; eta lau izan dira Aurreneko Kategoriako irabazleak, horietako bat da, hain justu, Hernanin banatu dena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!