Extremadurako jaki, erritmo eta dantzek hartuko dute gaur eta bihar, herria

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

extremadurako kultura he­rrian zabaltzeko, jardunaldi be­­rezia antolatzen du, urtero, Donostiako Centro Cultural Ex­­tremeñok, Hernaniko Uda­la­ren eta Extremadurako Jun­­taren laguntzarekin. Gaur emango diote hasiera, hitzal­diarekin. 

Ezequiela Albarrán García irakaslearen eskutik, Gabriel y Galán. Un salmantino ex­tremeño hitzaldia izango da.   Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteri kultur etxean.

Bihar 13:00etatik aurrera, dantza eta koruen emanaldia izango da, Atsegindegin.

Egun haundia, bihar

Dena den, bihar, igandez izan­­­go da egun haundiena, ohi be­zala. Goizeko 10:00etan ha­si­ko dira Atsegindegi Extre­ma­durako elementuekin gi­ro­­­tzen. 

Hasteko, jaki gastro­no­mikoak jarriko dituzte, eta ondoren, 13:00etan, plaza da­goeneko gi­rotuta dagoe­nean hasiko da dantza eta koruen ema­nal­dia, Virgen de Guada­lupe tal­dearen eskutik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!