Martikorena eta Ormazabal gaur, Gipuzkoa Bertsotanen estreinaldian

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Gipuzkoako Bertsolari Txapel­keta izango da aurten, eta bertarako bidea egiten hasi dira Gipuzkoako bertsolariak. Dago­e­neko badaude hamalau sailkatu, eta beste hamazazpiak zein izango diren erabakitzeko,  gaur jarriko dute martxan Gipuzkoa Bertsotan txapelketarako sailkapen-fasea.

Gaur hasi eta hilaren 25era bitarte iraungo du, eta bertan izango dira zortzi hernaniar. Horietako bi izango dira gaurko hasieran: Eñaut Martiko­re­na eta Iker Ormazabal, hain zu­zen.


Asteasu eta Idiazabalen saioak, gaur

Bi multzotan jokatuko dute, A eta B, eta aurreneko 17 sailkatuek lortuko dute txapelketarako txartela. Gaur hasiko dituzte saioak bi multzoek, arratsaldeko 17:00etan. 

Bihar Orion izango du saioa Asier Azpirozek, 17:00etan hasita.

A multzoa Asteasuko udaletxean ariko da, eta bertan izango da Eñaut Martikorena.

Eta B multzoak, aldiz, Idiazabalgo Guraso Elkartean, eta tartean arituko da Iker Ormazabal. 

Bihar ere saioak izango dira, eta B multzokoan, Orioko kultur etxean izango da Asier Azpiroz, 17:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!