'Pinocchio' eta 'Lur-ikara Kabaret', bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 3a, 02:00

Bi antzerki izango dira bihar Hernanin. Aurrenekoa, 6 urtetik gorako haurrentzat izango da: Pinocchio. Eguerdiko 12:00etan izango da, Biteri kultur etxean, eta ikusi ahal izateko, sarrera erosi behar izango da (3 euro). Bigarrena, Lur-ikara kabaret da. Mugarik Gabe, eta Bihotzerre eta Pantzart antzerki-taldeek antolatuta, eta Udalaren babesarekin, eguerdiko 13:00etan izango da, Plaza Berrin. Euria egiten badu, aldiz, Atsegindegi plazan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!