Bertso-saioa eta musa, dragoia berotzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 3a, 02:00

Asteburu honetan izanen dira Txino auzoko fiestak, eta dragoiaren etorreraren aurretik, berotzeko, bertso saioa eta mus txapelketa izanen dira gaur. Iluntzeko 20:00etan hasita izanen da bertso saioa, Iñaki Zelaia eta Agin Labururekin batera; eta gaueko 22:30etan hasiko da mus txapelketa. Bihar izanen dute egun haundia; goizeko 11:00etan izanen da haur eta gaztetxoen krosa, eta horrekin lehertuko da fiesta. Txupinazoa, ordea, ez da eguerdiko 12:00ak arte izanen; orduan aterako da dragoia, fiestetako protagonista.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!