Festarekin bihar, 'Napardeath' filmaren aurrestreinaldia

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 3a, 02:00

Berriro ere Beñat Iturrioz her­­naniarraren eskutik, Ataun Of The Dead triologiaren azkeneko pelikula aurrestreinatuko dute bihar: Napardeath. Biterin es­kainiko dituzte bi saio: au­rre­nekoa, 19:00etan, eta biga­rre­na, 20:30etan. Joan nahi due­nak, Biteri kultur etxean jaso dezake gonbidapena. 

Bi saio eskainiko dituzte: 19:00etan eta 20:30etan.

Festa, Kontrakantxan

Hernaniarrek jositako taldeak egina, Biterin botako dute au­rrenekoz Napardeath, baita ospatu ere. Kontrakantxa gaz­tetxean egingo dute Napar­death festa bi saioen ondoren, The Indezents eta Wolfram Muñagorri musika-jartzaileen laguntzarekin. 

Aurrestreinaldia besterik ez da izango hau; Donos­tia­ko An­tzoki Zaharrean est­reinatuko baitute, etzi, 19:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!