Urteroko zitari eutsiko dio aurten ere Astigarragako Norberto Almandoz Musika Eskolak; ate irekien jardunaldiarekin, herritarrei gerturatuko diete eskola bihar. Goizeko 10:00etan hasita, musika herriko txoko guztietara eramango dute ikasleek.
Kaletik, Musika Eskolara
Trikitixa, pandero eta txistulariak izango dira aurreneko protagonistak, goizeko 10:00etan hasita. Kontxa Etxeberria plazan zehar ibiliko dira, egunari aurreneko doinuak jartzen. Ondoren, kontzertuak izango dira, plazan bertan: Black & White eta Txistu taldea arituko dira. Handik, kalejiran joango dira Elizaraino, bertan kontzertu txikiaz eta erakusketaz gozatu ahal izateko.
Kalejirak jarraitu egingo du Musika Eskolaraino, eta han, instrumentu bakoitzeko ikasle txikienek egingo dute saioa. yy