Ekainean eskoletan goizeko ordutegia dutela aprobetxatuta, uretan murgiltzeko hainbat jarduera antolatu ditu kiroldegiak ekainan zehar burutzeko.
Hain zuzen, bost ikastaro berri eskainiko ditu, 5 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat denak.
Ekainaren 3tik 21era bitarte
Ekainaren aurreneko hiru asteetarako izango dira bost ikastaroak, 3tik 21era burutzeko, hain zuzen.
Egunero egingo dituzte ondorengo ikastaroak: 15:00etatik 15:45era, 5 urtekoentzat; 15:00etatik 15:45era, 6 urtekoentzat; 14:55etatik 15:45etara, 7-8 urtekoentzat; eta 14:55etatik 15:45etara 9 eta 11 urte bitartekoentzat.
Maiatzaren 20ra arte, izenematea
Ikastaro horietan aritzeko, orain dute aukera gaztetxoenek; maiatzaren 20ra arte eman daiteke izena, kiroldegiko bulegoan: 943 55 21 85 edo kiroldegia@hernani.eus.
Kiroldegitik azaldu dutenaren arabera, talderen batean dauden lekuak baino izen-emate gehiago badaude, zozketa egingo dute. Maiatzaren 21ean goizeko 09:00etan izango da zozketa, kiroldegian bertan.