idazle gaztea da Nahikari Diosdado hernaniarra, baina dagoeneko lau liburu argitaratu ditu. Horietako bi aurkeztuko ditu gaur, liburutegian: Desollada eta Prácticas Mágicas. Horiek aurkeztuko ditu gaur, arratsaldeko 18:00e-tan hasita, liburutegian.
«Argitaletxe batekin argitaratzen dudan lehenengo aldia da», azaldu du. «Aurrekoetan, nik editatu ditut eta Amazonetik eta internetetik doan deskargatzeko jarri nituen», dio.
Publiko zabalarentzat
Urtarrilean argitaratu zituen Nahikari Diosdadok azkeneko bi liburu hauek. Orduan, «lagun batek esan zidan liburutegira jotzeko», eta horrexegatik egingo du gaurko ekitaldia: «Hernanin aurkezteko gogoa neukan, beste toki batzuetan ere izan naiz eta!».
Ondoren, ?Irakurketa Jakintsua? tailerra eskainiko du Alicia Perez Gil idazleak.
Herritar orori zuzenduko zaio gaur: «bi liburuak oso ezberdinak dira. Beldurra gustatzen zaionari, horietako bat gustatzen zaio; eta umorea gustatzen zaionari, aldiz, bestea. Hortaz, nahiko irekia izango da, publiko zabala etortzeko modukoa», dio berak.
Tailerra, ondoren
Aurkezpenaren ondoren, gainera, Irakurketa Jakintsua tailerra eskainiko du Alicia Perez Gil idazleak. Tailer laburra izango da, eta azalduko dute «nola aprobetxatu benetan irakurtzeari eskainitako denbora hori».