Herritar gehiagorengana iristeko asmoarekin, auzoetara eramango ditu Zilegi Eskolak, AEK euskaltegiak, maiatzetik aurrera. Hori horrela, Portu auzoa izango da Zilegi Eskolak bisitatuko duen aurrenekoa. Bertan, Plaza Dantzen ikastaroa egingo dute bihar, 10ean eta 17an; 19:00etatik 21:00etara izango dira, elkartearen lokalean. Saioak debalde izango dira, baina plaza mugatuak izango direnez (15 lagun gehienez), aurretik izena eman beharko da: 663 04 33 14 telefonoan, edo zilegieskola@aek.eus helbidean. Aurrerago, ekainaren 7 eta 14an, makillaje ikastaroa egingo dute leku berean.