Liburu aurkezpena bihar, Nahikari Diosdadok

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 2a, 02:00

Nahikari Diosdado idazle hernaniarrak, Desollada eta Prácticas Mágicas liburuen aurkezpena egingo du bihar, 18:00etan, Udal Liburutegian. Lehenengoa heldu­entzako beldurrezko eleberria da; bigarrena, atso magikoak dituen fantasia eta umorezko eleberria, gazteentzako. Biek berdintasunaren aldeko borroka ezberdinekin bat egitea dute helburu. Dios­da­­do­rekin batera, Alicia Pérez Gil idazlea egongo da, eta Lectura sabia tailerra emango du gero. Liburuak eros­teko aukera izango da bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!