Gerturatzen ari da Ereñotzuko Mendi Lasterketa, eta horri begira, bilera deia egin die auzotarrei, antolakuntza taldeak. Gaur izango da, arratsaldeko 19:00etan, Auzo Etxeko aretoan. Bertan ariko dira, lasterketaren eguneko ekintzei edota boluntarioen antolaketari buruz, besteak beste. Auzotar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratzeko; eta bereziki, aurreko urteotan boluntario lanetan aritu direnei, eta aurten ere laguntzeko prest daudenei.