Hernanin Zero Zaborren mozioa onartu da

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 2a, 02:00

Hernaniko Udalak onartu egin zuen, Hernanin Zero Zaborrek aurkeztu zuen mozioa. Bertan eskatzen zen, Hernanin hon­da­­kin or­ga­­nikoak, «hernania­rron es­ku egotea. Erabat lo­gi­koa da Her­na­niko Udalak erai­kitzea ur­tean 2.000 tona orga­ni­ko kon­pos­tatuko lukeen plan­­ta. Uda­lari eskatzen diogu irmo eutsi diezaiola bere as­mo­ari; eta Gipuzkoako Foru Aldun­diari, berriz, bere eraba­kia alda dezala, konplost plan­ta eraikitzeko baimena ukatu ondoren», adierazi zuten tal­de­ko ordezkariek. Udal Gober­nu taldeak eta Orain Hernanik aldeko botoak eman zituzten, ha­mar guztira, eta aurka ager­tu ziren EAJ eta PSE-EEren lau ordezkariak.

Andoni Amonarraiz alder­di jeltzaleko bozera­mailearen hi­tzetan, «honda­kinen kudea­ke­ta ez da Uda­laren esku­dun­­tza». Bestetik, ez du uler­tzen Udala zergatik ez den San Mar­koseko Komu­nitatetik irten, gehiengoa edukita azken bi legealdietan.  PSE-EEko boze­ra­maile den Ri­cardo Cres­pok, bide beretik jo zuen, ezezkoa arrazoitzeko.    


Pistaren egokitzapena, 
kultur ekitaldiaterako

Gainerako gaien artean, kreditu gehigarriaren alda­ke­ta­ren alde Udal Go­ber­nuak bozkatu zuen, eta opo­si­zioa aurka agertu zen, bost bo­to­rekin. Hernaniko Uda­lak 3,7 milioiko gerakina izan du 2018an, eta diru horrekin ekin­go diren proiektuak azaldu zituen Luis Intxauspe alka­teak. Besteak beste, kiroldegiko le­he­nengo pistaren egokitza­pena nabarmendu zuen, kultur eki­taldiak bertan egin ahal iza­teko. Frontoia ere margotuko da, ibilgailu elektrikoa erosiko da, eta Santa Barbarako harro­bia­­ren poriektura ere bidera­tu­ko da dirua. «Batzuk 2019ko au­rrekontura inkor­po­ra­­tuko dira, eta besteak 2020­kora».

Amonarraizek ez zuen begi onez ikusi proposa­me­na: «in­ber­tsioen %26a bakarrik gas­tatu duzue, eta hurrengo kor­po­­razioari esaten diozue non gas­tatu behar duen. Proposa­me­nen %9a bakarrik egin eta ordaindu dituzue».  Crespok eta Orain Hernaniko Jaione Aris­tre­gik, Udalaren kudeaketa kax­­karra azpimarratu zuten, ezezkoa argudiatzerakoan. «Ez du konfi­antzarik ematen», gai­neratu zuen Crespok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!