Auzotarrei bilera deia, biharko

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 1a, 02:00

Gerturatzen ari da Ereñotzuko Mendi Lasterketa, eta horri begira, bilera deia egin die auzotarrei, antolakuntza taldeak. Bihar izango da, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan Auzo Etxeko aretoan. Bertan ariko dira, lasterketaren eguneko ekintzei edota boluntarioen antolaketari buruz, besteak beste. Auzotar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratzeko; eta bereziki, aurreko urteotan boluntario lanetan aritu direnei, eta aurten ere laguntzeko prest daudenei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!