Hernanik Labaien Torneoan garaipen haundia lortu du

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 1a, 02:00

Labaienen oroimenezkoan balentria egin zuen Hernaniko Liga nazionaleko jubenil taldeak. Txapelketa irabazi zuen finalean Zaragoza 3-1 garaitu eta gero. Gainera, finalera Reala kanporatuta iritsi zen, penaltietan 4-3 gaindituta txuriurdinak. Torneoko jokalari onenaren saria Nicolas Betes Zaragozako jokalariak eraman zuen. Eibar izan zen txapelketan parte hartu zuen beste taldea, hirugarren sailkatuz. Goizean jokatu ziren finalerdiak eta Txantxangorri elkartean bazkaldu eta gero jokatu ziren 3garren eta laugarren posturako lehia eta finala. Azken partiduan hernaniarrek ezusteko eta poz galanta eman zieten zaletuei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!