Astigarragako Gobernu taldeak bere «lehentasunen artean Santiagomendi auzoaren erreabilitazioa dago». Horregatik, bihar, ogasun batzordean auzoaren hiritartzea aurkeztuko du. Memoriak, helburu nagusi ditu euri urentzako saneamendu sarea berritzea eta argizteria, baita zoruaren berrikuntza ere.
Astigarragako Udalak «zenbait lan egin ditu Santiomendi auzoan azken urteetan. Hala ere, oraindik azpiegitura gehienen berrikuntza dago egiteko eta, batez ere, zolaketa lanak».
Memoriak, jarduera desberdinak aurreikusten ditu. Euri urentzako saneamenduaren inguruan; behe aldeko zati bat berrituko da eta ur kolektorea goiko aldean. Azpiegitura ere egingo da argizteria berritzeko etorkizunean, lurperatutako hodiak eta argi puntuentzako oinarriak jarriz. Azkenik, Santio Zeharreko bidearen tarte bat asfaltatuko da.
UPV-EHUrekin hitzarmena
Orain hilabete batzuk, Astigarragako Udalak Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu zuen. Arkitektura eskolarekin. Bosgarren mailako arkitektura ikasleek Santiomendi balioan jartzeko lanean aritu dira. Proiektuak Santiomendiren paisaiaren oraina eta etorkizuna du izenburu eta udaletxeko paneletan dago jasota proiektua maiatzaren 10era arte. yy