Langileen eguna, erreibindikazio eguna

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 1a, 02:00

Nazioarteko Langileen Egu­na gaur da eta errei­bindikazio eguna izaten da mundu mai­lan, baita Urumea bailaran ere. Hernaniko Gazte Asan­bladak ekitaldi desberdinak antolatu ditu egunaren buel­tan eta gaurko deialdia egin du­te Donostiako Bule­barrean egingo de manifestaldirako 13:00etan. 


ELA eta LABek bakoitzak bere aldetik bina egingo dituzte; Bilbon, Baionan eta Iruñean

Sindikatuek ere deitu dute mobilizaziora. ELAk eta LABek ba­koitzak bere aldetik ospa­tu­ko dute. Hala, ELAk Bilbon (11:45ean, Jesusen Bihotza) eta Iruñean (12:00etan, Gurutze Plaza) manifestazio bana egin­­go du Bizitza da lehena lelo­pean. LABek ere deialdi bi­koitza egin du. Alde batetik, Baionan (11:00etan, Santa Ur­sula plaza) CGT sindi­ka­tua­rekin eta beste eragile batzu­ekin batera manifestazioa egingo du, eta bestetik, Iru­ñean (12:00etan, Gaztelu pla­za) egitaraua prestatu du egun osorako. Euskal Herriak era­baki. Kapitala hautsi, bizitzari eutsi lelopean.


CCOOk eta UGTk, deialdi bateratua

CCOOk eta UGTk, aldiz, deialdi bateratua egin dute. EAEn, manifestazio bana egin­go dute Bilbon (11:30etan, Jesusen Bihotza), Donostian (12:00­etan, Alderdi Eder) eta Vitoria-Gasteizen (12:00etan, Andre Ma­ria Zuriaren plaza). Per­tsonak aurretik goiburua au­keratu dute aurten. Nafa­rro­an, Iruñean egingo dute ma­ni­festazioa (12:00etan, an­tzi­nako autobusen geltokia).

Sindikatu nagusietatik al­denduta, Steilas, ESKek lau hiriburuetan egin­go dituzte mobilizazioak eta LSB-USO sindikatuak Bilbon. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!