Emaitza onak lortu dituzte asteburu honetan, txapelketa ezberdinetan, esku pelotari hernaniarrek. 16 partidutatik bederatzi irabazita, bereziki nabarmentzekoa izan da Oier Garaiar kadeteak lortu duena: Zestoako Sasiainekin batera, 18-16 irabazi zuen Udaberri Txapelketako semifinala, Ballarena eta Laboaren kontra. Partidu berdinduan, odol hotzez jokatu zuten Garaiarrek eta Sasiainek azkeneko tantoetan, garaipena lortzeko. Finala igande goizean jokatuko dute, Elizondon, Oiarpe taldeko Etxeberria eta Olaizen kontra.
Emaitza onak lortu zituzten Gipuzkoako Lau t?erdiko Txapelketan ere, Unai Albeniz eta Unax Uitzi kadeteek, eta Xabier Salaberria jubenilak. Hiruek irabazi zuten, partidurik galdu gabe jarraitzen dute, eta aukera asko dauzkate, txapelketaren azken fasea jokatzeko.
Jardunaldiko albiste txarra, Oihan Zugasti jubenilaren porrota izan da, GRABNI Torneoan. Gaztelekuko Huitzirekin batera, azkeneko tantoan galdu zuen semifinala (39-40), Nafarroako bikotearean kontra.
Mundarrok Berriako final zortzirena igandean, etxean
Esku pelotari astigartarrek, berriz, asteburu honetan daukate zita garrantzitsua. Berria Txapelketaren final zortzirena jokatuko dute igandean, Doneztebeko Erreka taldearen kontra; eta etxean ariko dira, Astigarragako Txomiñenen, 17:00etan.
Mundarrok hiru partiduak irabazi zizkion final hamaseirenetan, Lizarrako San Miguel taldeari; eta final laurdenetara pasea lortu nahi dute orain.