Ezkurra II eta Garces, Sagardoaren Txapelketako finalera

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 30a, 02:00

Gurutzeta eta Petritegi sagardotegiek lehiatuko dute aurten, final haundian, Sagardoaren Txapelketako garaipena. Izan ere, Ezkurra II eta Garcesek lor­tu dute bigarren txartela final horretarako. Gurutzetako ordez­kariek 40-36 irabazi zieten la­runbatean, Urriza eta Zalduari (Gaztañaga). Datorren larunbatean izango dute finala, Segu­rola eta Endikaren kontra.

Semifinalean, Garces izan zen onena. Defentsan bikain ari­tu zen, eta erasora pasa ze­nean ere, ederki asmatu zuen, bai jokoan eta bai saketik: 13 tanto egin zituen; zazpi, sakez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!