Pastor eta Iruretagoiena Espainiako txapeldun, Donostiarra batelarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 30a, 02:00

Joan den asteburuan jokatu da, Galizian, Espainiako Batel Txapelketa. Eta Hernaniko ba­te­lik izan ez bada ere, bi herna­niar bueltatu dira banderarekin, garaipen haundia lortuta: Xabat Pastor arraunlariak eta Jon Iruretagoiena patroiak, ira­bazi egin dute Donostiarraren batelarekin, gizonezko absolutuen mailan.

Bosteko batela osatu dute bi hernaniarrek, Ioritz Orbegozo, Endika Alberdi eta Beñat Eiza­gi­rre taldekideekin batera. La­runbateko sailkatze estropadetan finalerako txartela lortu, eta igandean hiru dezimako aldearekin lortu zuten garaipena, Itsasoko Amaren aurretik.

Hernaniko Arraun Elkar­te­ak, biak zoriondu nahi izan ditu, garaipen horrengatik. Tal­dea­ren harrobikoa da Pas­tor, in­fan­tiletatik jubeniletara bertan aritutakoa, Donostiarrara saltoa eman aurretik. Iru­re­­ta­go­iena, Urkiren harrobikoa izan arren, Hernanin gazteen entre­natzaile izan zen bi urtez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!