Emakumeak greban izenburupean, solasaldia eskainiko dute bihar greba betean dauden Nekane Zabalak, Hernaniko ertzain-etxearen garbitzaileak, eta Aitziber Aranberrik, Gipuzkoako egoitzetako langile batek, eta Onintza Irureta kazetariak. Donostiako Kaxilda liburudendan izango da, bihar 18:30etan. Irureta Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak liburuaren egilea da.