Hernani Errotzen eta Nabarraldek gonbidatuta, Hernanin izan zen ostiralean Josep-Lluis Carod-Rovira kataluniarra. Areto nagusian elkartutako herritar mordoaren arreta hasieratik bereganatuta, Catalunya, geltoki burua: askatasuna izenburupean eskaini zuen hitzaldia politikari independentistak. Hasieratik argi utzi zuen ez zetorrela «inori lekziorik ematera». Hori horrela, azken zazpi urteetan independentismoaren gorakada ekarri duen aldaketez jardun zen hasteko, eta izan dituzten arazo eta ahultasunak ere, aipatu zituen, baita etorkizuna nola ikusten duen ere: «independentziarik ez da izango, inteligentziarik gabe».