"Denboraren taupadak" gaur, kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 28a, 02:00

iganderako plan ederra proposatuko die Patata Tropikala antzerki laborategiak astigartarrei. Antzezleek eta txotxon­giloek bat egiten duten Den­boraren taupadak ikuskizuna eskainiko dute gaur, arratsaldeko 17:00etan hasita, kultur etxean.

Sarrerak dagoeneko salgai daude www.astigarraga.eus web orrian. Dena den, gaur ere eskuratu ahal izan­go dira, kultur etxean. Prezioa: 2,5 eu­ro, haurrek; 5 euro, helduek.


Haserreari aurre egitea, erronka

Odei izeneko neskatxa da protagonista, eta lagunekin batera, ingurukoak gaixotasun arra­ro batetik libratzea du erronka: jendea haserre dabil, eta ia denborarik gabe. Horri aurre egiteko lana hartuko dute, Odei txirularekin, Marik gitarrarekin, eta Permin kale garbitzailea malabareekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!