Miren Saenz de Urturiren kartelak iragarriko ditu 2019ko San Joanak

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 28a, 02:00

Bi hilabete baino gutxiago ge­ratzen da aurtengo San Joa­netarako, eta dagoeneko ba­dau­kate kartel iragarlea. Hain justu, Miren Saenz de Urturi Erice hernaniarrak diseinatutakoa izango da, herritarren botoei esker. Izan ere, hernaniarren artean egindako bozketan garaile izan da, 292 bo­torekin. 


604 herritarrek, botoa

Denera hamaika proposamen jaso zituzten aurtengo San Joan jaiak iragartzeko, eta horietatik lau aukeratu zituen San Joan Jai Batzordeak, azken urteetan bezalaxe. 

Lau kartel horiek herritarren esku jarri zituen Udalak apirilaren hasieran, eta ho­rien artean izan da hautatua Saenz de Urturiren kartela.

604 herritarrek eman dute botoa guztira; 473 boto jaso dira web orriaren bidez (%78), eta 131, aldiz, Biterin bertan paperean (%22). 

292 boto jaso ditu kartel ira­bazleak; 166, bigarren aukerak; 76, lehenengo aukerak; eta 70, hirugarrenak.

Hori horrela, oinarrietan ja­so bezala, 600 euro jasoko ditu irabazleak, horietatik 300 euro, Berriak elkarteko dendetan erosteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!