Uztailera arte itxiko dute Biterin dagoen turismoko informazio puntua, txotx denboraldia bukatu dela-eta. Hori horrela, gaur egingo dute azkeneko bisita gidatua hirigunean zehar. 11:30etan hasiko da, gaztelaniaz, eta parte hartzeko, bertaratzearekin nahikoa izango da, ez da erreserbarik egin behar.