Aurreneko doinuak, maiatzaren 1ari

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 28a, 02:00

Modu berezian ospatuko dute maiatzaren 1a Goiz Eguzkiko jubilatuek, urtero bezala; eta horretarako hainbat jarduera antolatu dituzte, Goiz Eguzkin bertan. Asteartean, 19:00etan, Goiz Eguzki eta Ordiziako Umo­re Ona abes­ba­tzen emanaldia izango da. Asteazkenean izango dute egun haundia; 11:00e­tan meza izango da, ondoren, karta jokoetako eta kaleko jolasetako sariak banatuko dituzte, eta jarraian, luntxa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!