21.267 herritar deituta, botoa ematera

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 28a, 02:00

Espainiako Kongresua eta Senatua osatzeko, hauteskun­de orokorrak daude deituta gaurko, baita Urumea baila­ran ere. Bertan, denera, 21.267 herritar daude botoa ematera deituta: 100 aranoar, 587 goi­zuetar, 15.753 hernaniar (tar­tean, 475 ereñotzuar), eta 4.827 astigartar. 

Kongresurako, Hernani, Ere­ñotzu eta Asti­ga­rragakoek, Gipuzkoako sei or­dezkariak hau­tatzeko eman­go dute bo­toa; aranoar eta goi­zuetarren esku egongo dira, al­diz, Na­farroako bost ordez­ka­riak.

Horretarako, hamabi hau­tagaitza izango dira Gipuz­ko­an: EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE-EE, PP, Ciuda­danos, VOX, PACMA, Aulki Zu­riak, Recortes Cero, PCTE, PUM+J. Nafa­rroan, aldiz, ha­mar: Navarra Suma, Unidas Po­demos, PSN, EH Bildu, VOX, Geroa Bai, PACMA, Asanblada Social y Política, eta PUM+J. 

Senaturako, aldiz, launa se­natari aukeratuko dituzte gi­puz­koarrek eta nafarrek. Na­farrek, zazpi hautagaitza izan­go dituzte: Cambio-Alda­keta, Na­­varra Suma, PSN, PACMA, PUM+J, Re­cor­tes Cero eta VOX. Gipuzkoan Kongresurako eta Senaturako hautagaitzak erre­pi­katzen dira.

Ordutegi aldaketa, Kronikak

Urumea bailarako emaitza guz­tien berri emango du Kro­nikak biharko alean. Gainera, gaurko bulego-ordutegian ere eragina izango du hautes­kun­de-egu­nak. Goizez itxita egon­go da bu­legoa, eta 16:00etatik au­rrera  ire­kiko da. Edo­zein ka­­sutan, 688 66 07 14 tele­fonoa erabil­ga­rri egongo da, egun osoan zehar. 


Dagoeneko lanean, hurrengorako

Gaur zozketatuko dituzte hauteskunde-mahaiak, Astigarragan.
Gaurkoa ez da, ordea, aurtengo hauteskunde-egun bakarra izango. Hilabete eskas ge­ratzen da bigarren zitarako: udal, foru eta Europako hauteskundeetarako, hain zuzen. Horretarako dagoeneko lanean dabiltza alderdi eta erakundeak. 

Zerrenda osoak, interneten
Batetik, udal hauteskundeetarako Hernanin, Astigarragan, Ereñotzun, Aranon eta Goizu­etan aurkeztu dituzten hautagaiak argitaratu zituzten pasa den asteazkenean, eta hemen daude ikusgai: https://www.kronika.eus/media/fitxategiak/M26_zerrendak.pdf

Hauteskunde-mahaiak zozketan, gaur eta bihar
Hilabeteren faltan, udalak ere administrazio lanekin aurrera egiten ari dira, legeak dioen moduan. Hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten he­rritarrak aukeratzeko zozketa burutuko dute, orain. 
Astigarragan, gaur egingo dute zozketa hori, jendaurrean. Eguerdiko 12:00etan izan­go da, udaletxeko pleno aretoan.
Eta Hernanikoa ere bertan da. Bihar egingo dute maia­tzaren 26ko mahaikideak hau­tatzeko zozketa, goizeko 09:10etan, pleno aretoan. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!