Aste Santuko oporraldiak bukatuta, ekitaldiz beteta dator maiatzeko kultur agenda. Datorren asteburuan hasiko da, bi haur antzerkirekin, Extremadurako jardunaldiekin, bi musika emanaldirekin eta Katihotsak elkartearen azken pelikularen estreinaldiarekin: Naparthead.
Gehiago ere izango da, ordea, hurrengo egunetan.
Hainbat ekitaldi gehiago ere izango dira hilabete osoan zehar. Batzuk, hilabetero errepikatzen direnak: Doberaren Zinea Euskaraz, literatur solasaldiak, Zilegi eskolak, hainbat musika kontzertu, erakusketak...
Beste batzuk, lore eta landare azoka edota Txalaparta festa bezala, urtero bezala egingo dira maiatzean: 18an aurrenekoa, eta 24 eta 25ean bigarrena.
Ekitaldi berezi eta berririk ere ez da faltako, ordea: hilaren 9an mahai ingurua egingo da Biterin, 19:00etan, San Joan Jai Batzordeak antolatuta: Askekintza eta Sokamuturra Bai taldeak ariko dira, festetan animaliak erabiltzearen inguruan.
4, Antzerkia: Lur ikarak kabaret, Mugarik gabe eta kooperazio taldea. Plaza Berrin 12:00etan.
4, 5 Extremadura inguruko 28garren Jardunaldiak.
4, Naparthead filmaren aurkezpena. Biteri kultur etxean, 19:00etan eta 20:30etan. Doan gonbidapenarekin eta Katihotsak kultur elkarteak antolatzen du.
4 Haur antzerkia: Pinoccio. La Baldufak euskaraz 6 urtetik gorakoentzat. Biteri kultur etxea, 12:00etan.
4, Kantuz eguna, Kantuz abesbatza, Milagrosan, 19:30etan.
5, Udaberriko kontzertua. Txistulari Banda, tronboi eta eskusoinuarekin. Erdialdean 12:30etatik.
9, Mahai-Ingurua. Coloquio. Animalien erabilpena Hernaniko jaietan. Antolatzailea San Joan Jai Batzordea. Moderatzailea: Jon Odriozola. Partaideak: Askekintza eta Sokamuturra Bai. Biteri kultur etxean, 19:00etan.
11, Bigarren eskuko azoka, kalez kale kantari eta erromeria. Ohiko leku eta orduetan.
12, Kultura anitzeko dastatze gastronomikoa. Amher antolatzailea. Plaza Berrin, 12:00etan.
15, San Isidro jaia.
15, Ipuin kontaketa, Pello Añorga. Gonbidapenak Udal Liburutegian. Biteri kultur etxean. 17:30etan (3-4 urte)-18:00etan (5-7 urte).
16, Irakurketa kluba (5. saioa). 3-5 urteko haurrentzat eta gurasoentzat. Tokirik ez dago. Gidaria: Maria Garcia Ladero, 17:30etan Udal Liburutegian.
17, ?Hernasax?: ?Hernani? Musika Eskola publikoa. 19:00etan Tilosetan, euria eginez gero Milagrosan.
18, Lore eta landare azoka Urbieta kalean Behemendik antolatuta.
18, Kontzertua Goiz Eguzki abesbatzak. Milagrosan, 19:00etan.
21 Musika tresnen aurkezpena. ?Hernani? Musika Eskola Publikoa Biteri kultur etxean, 18:30etan.
22, Zilegi eskola: Mekanika ikastaroa. Gai-emailea Iñigo Mota. euskaraz, AEK Euskaltegian. Ordua: 09:30-11:30-16:30-18:30-20:30.
23, 24 Akordeoi entzunaldiak ?Hernani? Musika Eskola Publikoa. Milagrosan, 17:00etan.
23 Entsegu irekia Hernaniko Musika Banda, Milagrosan, 20:00etan.
24, 25 XXXIII. Txalaparta Festa. Kontzertuak. Hernani Musika Eskola eta Ttakun ttan ttakun taldea.
25 Kontzertua: 25. urteurren Taldea: Goraki Ozenki abesbatza eta Doinu-zale akordeoi taldea. Milagrosan, 19:45etan.
28 Ipuin kontaketa, Lur Korta. Gonbidapenak Udal Liburutegian. Biteri kultur etxean. 17:30etan (3-4 urte)-18:00etan (5-7 urte).
29 Elkartruke kontzertua Altsasuko Musika eta Dantza eskolarekin. Antolatzailea: ?hernani? Musika Eskola Publikoa. Biteri kultur etxean, 19:00etan.
30 Zinea euskaraz: Mount St Elias. Antolatzailea: Dobera Euskara Elkartea. Euskaraz, Sandiusterrin, 18:30etan.
LITERATUR SOLASALDIAK
8 Liburua: Negra. Wendy Guerra. Gidaria: Amaia Garcia (gaztelaniaz), Udal Liburutegian, 19:30etan.
14 Liburua: Ipuin hautatuak. Mercé Rodoreda. Gidaria: Ane Mayoz (euskaraz), Udal Liburutegian, 19:30etan.
21 Komikia: Batman. El regreso del caballero oscuro. Fran Miller. Gidaria: Alai Zubimendi (euskaraz). Udal Liburutegian, 20:00etan.
ERAKUSKETAK BITERIN
6-10 Bide Heziketa: XIII. Marrazki Erakusketa. Udaltzaingoak antolatua.
14-23 Grabatuak eta marrazkiak. Agustín Caballero antolatzailea.
27-31 Eskoletako haurrek ingurumenari buruz egindako lanen erakusketa. Artelatzek antolatua.
GAZTELEKUA
2 Ave Marian merienda, musika eta jolasak.
11 Dronekin hegan ikastaroa.
14-15 Kandela tailerra.
24 Komuneko ateak margotu.
31 Fruta eta txokolatezko brotxetak.