Euskal Herriko musika ikasleek osatzen duten Jazz Orkestra da EIJO, eta gaur, eguerdiko 13:00etan, kontzertu bat eskainiko du Donostiako udaletxeko pleno aretoan.
EIJO, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu eta bultzatzen du, eta urtero sarrera probak egiten dira taldea osatzeko. Aurten lau hernaniar gaztek pasa dituzte probak: Iker Lizartza tronboilariak; Eider Tolosa trikitilariak; Nahia Valle abeslariak eta Joseba Korta pianojoleak.
Roberto Pacheco hernaniarra da zuzendaria
Beste bosgarren hernaniarra ere badago eta bera Roberto Pacheco zuzendaria da. 14 eta 19 urte arteko 60 gazte inguruk osatzen duen orkestra zuzentzen du.
Aurtengo errepertorioan Tunin? In, Cotton Club Stomp edota Whisper Not bezalako doinu klasikoez gain, bertako instrumentuak ere uztartzen dituzten doinuak ere joko dituzte; horrela, alboka, trikitixa eta txistua ere entzun ahal izango dira.