Berritze lanak, Portaletxoko inguruan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 27a, 02:00

Portaletxoko plaza eta inguruko berdegune eta parterreen berritze lanak hasi ditu udalak, besteak beste bertan zeuden landareak zaharkituak eta kaltetuak zeudelako. Horregatik hauek kendu, lur berria bota, belarra erein eta landare berriak jarriko dira. Horrekin batera gune horretan zaharkituta dauden hainbat elementu kendu egingo  dira eta lehen zegoen mugarria jarriko da zaharberritze lanak egin ondoren. Bestalde, egoera onean aurkitu daiteken  landare edo ezpela Hernaniko beste berdegune batean jarriko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!