Txinoko dragoia pronto, buztana astintzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 27a, 02:00

Maiatzean sartzearekin batera, festa giroa nagusituko da Goizuetako Txino auzoan: m­a­i­­atzaren 3 eta 4an, datorren ostiral eta larunbatean eginen baitira, Txino auzoko festak.


Bertsoak eta musa, hasteko

Ostiral iluntzean hasiko dira festak. Aurrena, Iñaki Zelaia eta Agin Laburu bertsolariek jarriko dute giroa, iluntzeko 20:00etan hasita.

Ondoren, gaueko 22:30etatik aurrera, mus txapelketa jokatuko da.


Dragoia dantzarazteko egun haundia, larunbata

Festa egun haundia, hala ere, larunbatekoa izanen da. Goi­ze­ko 11:00etan hasiko da su­ma­tzen festa giroa, haur eta gaztetxoen krosa eginen baita. Dena den, txupinazoa eguerdiko 12:00etan botako da, lasterketaren ondoren, eta suziriaren atzetik aterako da dragoia buztana dantzaraztera, trikitilarien doinu alaiek lagunduta.

Jarraian, eguerdiko 12:30e-tan herri kirol desafioa eginen da, eta 14:30etan, herri bazkaria. Txartelak, bazkarirako, Amaia kafetegian daude salgai, ohi bezala.

Festa bukatzeko, 18:00etatik aurrera dantzaldia izanen da, Bixenterekin. 

MAIATZAK 3

20:00, Bertso saioa Iñaki Zelaia eta Agin?Labururekin.

22:30, Mus Txapelketa.

MAIATZAK 4

11:00, Haur eta gaztetxoen krosa.

12:00, Txupinazoa, eta ondoren, dragoia, trikitilariekin.

12:30, Herri kirool desafioa.

14:30, Herri bazkaria.

18:00, Dantzaldia Bixenterekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!