Europako azpitxapeldun, Maider Altuna eta Iker Aduriz, Reala eta Espainiarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 27a, 02:00

Bi eguneko aldearekin bi hernaniar kirolari Europako azpitxapeldun geratu dira bi kirol desberdinetan. Maider Altunak Europako txapeldunen Ligako finala jokatu zuen Herbeheretan, pasa den astelehenean, Realarekin belar hockeyan. Balentria lortu zuten finalera iristen nahiz eta 7-0 galdu AHBC Amsterdam, etxeko taldearen kontra. Bestetik, errugbian Europako 18 urtez azpiko txapelketan Espainiak ezin izan zuen Georgia gainditu Errusian jokatutako larunbateko finalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!