Sagardoaren Txapelketako azkenaurreko partidua jokatuko da gaur Galarretan. Finalerdietako ligaxka amaituko da eta gaur ezagutuko da datorren larunbateko finalean zein bi bikote ariko diren elkarren aurka. Ostegunean ezagutu zen lehenengo bikote finalista, Petritegi ordezkatzen duten Segurola eta Endika. Bigarren bikotea berriz gaurko lehiatik irtengo da. Aurrez aurre ariko dira Urriza eta Zaldua (Gaztañaga), Ezkurra II eta Garcesen (Gurutzeta) kontra. Bi bikoteak berdinduta daude sei punturekin sailkapenean eta zenbakiak ezin errazago dira. Irabazleak finala jokatuko du Segurola eta Endikaren aurka eta galtzaileak kanporatuak geratuko dira.