Asteburu honetan Valentzian jokatuko da infantil eta kadeteen mailako Espainiako Judo Txapelketa, eta bi hernaniarrek bertarako sailkapena lortu dute: Uxue Jaurrieta infantilak eta Xabat Lopez kadeteak. Jaurrieta, Euskadiko txapelduna izan da 44 kilotik beherakoen artean, eta Lopez, berriz, Gipuzkoako txapelduna eta Euskadiko txapeldunordea, 73 kilotik beherakoen artean.