Datuak aurretik, errenta aitorpenean desgrabatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 27a, 02:00

Aurten ere, lehentasunezko mezenasgo jarduera izendatu du Foru Aldundiak Dobera Euskara Elkartea, eta horri es­ker, 2018an ekarpena egin zuten bazkideek dedukzioa izango dute errenta aitorpenean; baita Kronikalariek ere. Emandako laguntzari dagokionaren %30 deduzitu ahal izango dute.


Datuak lehendik, dedukziorako

Orain egin behar den errenta aitorpena 2018ari dagokiona da. Beraz, 2018an egindako diru ekarpena hartuko da kontuan dedukzioa egiteko.

Horretarako, Dobera Euskara El­kar­teak eta Kronikak bazkide eta laguntzaileen datuen berri eman behar izaten diote Foru Aldundiari, errenta aitorpena egiteko epea ireki baino lehen. Hau da, orain deduzitu ahal izateko, abendua baino lehen eman behar ziren ondorengo datu hauek: izena eta bi abizenak, NAN agirian ida­tzita agertzen diren moduan; NAN zenbakia; eta bertan agertzen den etxeko helbidea.

Aurten egindako diru ekarpenei da­gokien errenta aitorpena 2020an egingo denez, 2019a bu­katu baino lehen eman behar dira aipatutako datuak.


Autolikidazio proposamenak zuzenduta, interneten bakarrik

Aurtengo errenta aitorpeneko autolikidazio proposamenetan gaizki aplikatu du Aldundiak dedukzioa. In­ternet bidez jasotako proposamenetan zuzendu du dagoeneko, baina posta arrunt bidez jasotakoek proposamena moldatu beharko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!