Elkarrekin ala ezer ez

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 27a, 02:00

Kolektiboki erantzun beharko genieken hainbat arazori bakarrik eran­tzuten saiatzen gara, frustrazioa eta porrota ekarriz kasu gehienetan, eta kosta egiten zaigu aldamenekoari laguntza eskatzea.

Horregatik, gaur inoiz baino ga­rrantzitsuagoak ditugu elkarlana eta gizartearen saretzea bultzatuko duten dinamikak, sistemak garamatzan gizarte bakarti horretan eror ez gaitezen. Bizitza pertsonalaz gain, arlo ekonomikoan elkar laguntzeko erremintak eta prestutasuna egon behar dute kapitalismoak garamatzan indibidualismoari aurre egiteko.

Horretarako, elkarri laguntzen eta balore sozialagoekin bizi eta lan egin nahi dugun kolektiboak identifikatuta izan behar ditugu, elkarlanaren aldarri izango den mapa batean. Gure saretzea erakutsiko duen plataforma honek asko garela desberdin bizi nahi dugunok azalduko du, eta bakardadearen kontra borrokatuko duen mugimendua indartzen lagunduko du.

Asier Garikano Zubeltzu

Batura 

Euskal Herriko ekonomia sozial eralda­tzailearen mapa.

www.batura.eus/mapa/

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!