Udaleku irekietan eta kanpaldian izen-ematea, maiatza hasieran

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 27a, 02:00

Xaguxar aisialdi taldeak udaleku irekiak antolatuko ditu hiru txandatan 4 eta 12 urte artekoentzat, eta kanpaldia, 12 eta 16 urte artekoen­tzat. Batean zein bestean izena eman ahal izango da maiatzaren 2tik 9ra, kultur etxean. Dena den, gizarte zerbitzuetatik bideratutako haurrek apirilaren 29 eta 30ean eman beharko dute izena. Kasu guztietan, Astigarragan erroldatutakoek izango dute lehentasuna, eta eskaintzen diren tokiak baino haur gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo da maiatzaren 15ean, 18:30etan kultur etxean, udaleku irekietarako, eta 19:00etan, kanpaldirako. Udaleku irekietarako hiru txanda izango dira aukeran: ekainaren 24tik uztailaren 5era, uztailaren 8tik 19ra eta uztailaren 29tik abuztuaren 9ra. Kanpaldia, berriz, ekainaren 26tik uztailaren 3ra egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!