Izenematea zabalik Haurreskolan, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 27a, 02:00

Kiriketa Haurreskolak izena emateko epea irekiko du datorren astean. Maiatzaren 2tik 10era eman ahal izango da izena Nabarra Oñatz kaleko 11 zenbakian edo telefonoz: 943 57 34 64 / 688 633 885. Informazio gehiago: www.haurreskolak.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!