Udaberriarekin batera loratuko dira festa eta ospakizunak ere, Astigarragan. Maiatzeko kultur agendan hainbat festa egun berezi izango dira, ohiko ekitaldiez gain.
Festa egun bereziak
Festa giroa izango da nagusi, hainbat ospakizuni esker. Hilaren 15a San Isidro eguna ospatuko da Foru plazan, eta Zamalbide-Bentak auzoan, San Isidro egunaz gain, hilaren 18 eta 19an ere jai giroa izango da.
Bestalde, 80 urtetik gorakoei omenaldia egingo zaie aurten ere, hilaren 12an, eta Ilar Egunak 8garren edizioa izango du aurten, hilaren 16tik 19ra.
Eta Udaberri Giroan festa ere egingo da aurten Sagardoetxean, hilaren 18an, herriko dantzari, antzezle eta musikariekin.
Musikak ere, protagonismoa
Beste protagonista, maiatzan, musika izango da. Norberto Almandoz musika eskolan ate irekiak egingo dira hilaren 4an, eta Iruñeko erraldoi eta kilikiak ere etorriko dira, egun horretan.
Bestalde, Bapo Kantari edota Argentinako Desbandadas batukada taldearekin gozatzeko aukera ere izango da.
MAIATZEKO AGENDA
2, Ipuin kontaketa: Basoko ipuinak, Amaia Puin kontalariarekin, 18:00etan liburutegian, 3 urtetik gorakoentzat.
4, Ate irekiak, Norberto Almandoz musika eskolan.
10:00, triki, pandero eta txistuen kalejira Kontxa Etxeberria plazan.
10:05, Black & White eta txistu taldearen kontzertua Kontxa Etxeberria plazan eta ondoren kalejira elizaraino.
10:30, zeharkako txirula, biolina, saxofoia, klarinetea eta organo kontzertua Andre Mari elizan, eta ondoren kalejira musika eskolaraino.
11:05, instrumentu bakoitzeko ikasle txikienen kontzertua eta instrumentuak ikusgai musika eskolan.
4, Iruñako alde zaharreko erraldoi eta kilikiak, Txirriskla txistulari taldearekin batera kalejira, 12:30etan Foru plazatik aterata.
7, 14, 21, 28 Astigunea (elebitan), 16:00etatik 18:00etara kultur etxean: ahalduntzeko zaintza-elkargunea. Emakumeak, banaka eta taldean, beren egoeraren jabe egiteko prozesua errazteko gunea. Izenematea, Berdintasun Sailean. Haurren zaintza zerbitzua izango da.
10, Kontukantari, 15:00etan kultur etxean, Herri Eskolako 2 eta 3 urteko haurrentzat. Betiko abestiak reggae, rap edo blues erritmoetan, txotxongiloek gidatuta. Sarrera, 2 euro.
10, VI. Bapo Kantari, 20:00etan Petritegi sagardotegian, Norberto Almandoz musika eskola eta ikastolako irakasle, ikasle eta guraso talde batek antolatuta. Bertotan, Aitor Mendiluze eta Haritz Mujika. Txartelak salgai, 36 euroan, 943 45 71 88 telefono zenbakian.
12, Omenaldia, 80 urtetik gorako astigartarrei, Gure Izarra elkarteak antolatuta.
09:30, Txirriskla taldeko txistularien diana.
11:30, Txaranga.
12:45, Meza Txomiñenea frontoian, eta ondoren, Aiztondo abesbatzaren eta Astigar taldeko dantzarien emanaldia.
14:30, bazkaria, opariak eta Alberro anaien soinu emanaldia Gure Izarra elkartean.
14, Irakurketa kluba, 19:30etan liburutegian, Jokin Muñoz idazlearen Bizia lo liburuaren inguruan, Joanes Jauregik gidatuta.
15/18/19, San Isidro jaiak Zamalbide-Bentak auzoan.
15, San Isidro jaia Foru plazan. Goizean zehar Astigarragako Lagatxaga baserriko produktuen eta animalia txikien erakusketa eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak.
09:30, Xapre trikitilariak.
10:00, Prozesioa, meza eta hamaiketakoa Gure Izarran.
12:30, Idi dema.
16-19, VIII. Ilar Eguna.
16, Ilar pintxopotea tabernetan, eta 21:30etan pintxo onenari saria.
17, Baratzetara bisita, Herri Eskolako eta inguruko eskoletako ikasleekin, 09:00etan.
18, Baratzetara bisita gidatua, 11:00etan udaletxeko kontzejupetik aterata.
19, Ilar azoka berezia Joseba Barandiaran plazan.
18, Udaberri Giroan jarduera sorta Sagardoetxean, 17:00etatik aurrera: Black & White antzerkia, musika eta dantza emanaldia; Ttakun, 7terdik, Kazkabarra, Deblauki eta Eira taldeen kontzertua; bitxigintza tailerra (izen-ematea: 943 55 05 75/ info@sagardoarenlurraldea.eus) eta piknika (norberak eramanda).
18, Desbandadas, Argentinako emakumez osatutako batukadaren emanaldia, diskoa aurkezteko, 20:00etan Joseba Barandiaran plazan.
27, Literatur solasaldia, 19:30etan liburutegian, Luis Landero idazlearen Lluvia fina liburuaren inguruan, Jorge Carrerok zuzenduta.
29, Herri Eskolako 5 eta 6 mailetako ikasleen bertso jaialdia, Unai Muñoa bertsolariak gidatuta.
29, Zilegi eskola, 19:00etan AEKren lokalean. Mekanika ikastaroa, Iñigo Mota mekanikariaren eskutik: autoaren mantentzea nola egin eta matxura jakin baten aurrean nola jokatu. Izen-ematea, kultur etxean edo zilegieskola@aek.eus.
31, Norberto Almandoz musika eskolako gitarra ikasleen entzunaldia; 19:00etan gazteak eta 20:00etan helduak.