Goizutrail eta Ereñotzuko mendi lasterketak gainean dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 27a, 02:00

Urumea bailarako bi men­di lasterketak gainean dira: Goi­zu­trail maitzaren 11n, eta Ere­ñotzuko Mendi Lasterketa 19an antolatuko dira aurten. Be­raz, bi eta hiru aste dauzkate korrikalariek bi lasterketak prestatzeko. Seguru azken pres­­taketa lanetan dabiltzala lasterkariak.  Urumea bailarako lehiaketa nagusiak dira eta aurten ere giro ederra espero da bai Goizuetan, baita Ereño­tzun ere. Izenematea zabalik dago, Goizuetako zein Ereño­tzu­ko probetan. 


Ereñotzuko probarako, ?www.rockthesport.com? web orrian

Ereñotzuko Mendi Lasterketak distantzia bakarra izan­go du, au­rreko urteetako ibilbide bera­rekin: 12 kilometro in­gu­ru, Urdaburu tontorrera igota. Ibilbide egokia da eta zailtasun tekniko haundirik gabekoa, jende askorentzat egokia Aiako Parke Naturaleko paraje ederrean barrena. 

Izenemateak, www.rockthe­sport.com web orrian egin be­har dira, eta 10 euro dira.

Batean zein bestean, ez dira faltako korrikalari guztientzako opariak, zozketak, aurrenekoentzako sariak, bukaerako hamaiketako ederra. Eta lasterkariek fisio zerbitzua izango dute, nahi izanez gero, behin lasterketa amaiturik. 

Ereñotzuko ibilbidea ondorengo estekan ikusi daiteke: https://ayvri.com/scene/z15y29v1kx/cjuwkzl4u0001276gugw9r1o8

Goizutrailen bikotekakoa, nobedadea

Goizutrailen kasuan izenematea, www.herrikrosa.eus web orri­an egin behar da, eta hiru mo­dalitate daude aukeran. 10 kilo­metroko proba, batetik (15 euro, goizuetarrek 10 euro); 25 kilo­metrokoa, bestetik (20 euro, goi­zuetarrek 15 euro); eta bikoteka egitekoa, azkenik. Aur­tengo nobedadea da bikotekakoa, eta bien artean osatu be­harko du­te 25 kilometroko ibilbidea: au­rrenekoak 10 kilometro egin, he­rrian bigarrenari erre­leboa eman, eta berak osatuko ditu gai­nerako 15 kilometroak, Man­­doegin barrena.

Goizutraileko antolatzaileek, hain justu, aste honetan argitaratu dute, beraien sare sozialetan, lasterketari buruzko informazio guztia biltzen duen dokumentua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!