Jaime Romero eta Telmo Semperena txapeldun Espainiako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 27a, 02:00

Astigarragak Espainiako bi txa­peldun berri ditu txirrindularitzan. Jaime Romerok eta Tel­mo Semperenak urrezko domina lortu zuten taldekako jazarpen proban, Tafallan, pistako Espai­nia­ko junior eta ka­dete mailako txapelketan. Na­gu­sitasun osoz Pozo, Rodri­guez, Romero eta Semperenak osatutako taldeak garaipena lortu zuen Valentziaren aurretik.


Bi urre eta zilarra leporatu ditu Jaime Romerok 

Romerok egin duen txapelketa nabarmentzekoa da benetan. Taldeka ere abiadura proban urrea lortu zuen astigartar txirrindulariak eta hori gutxi ez balitz, banaka, jazarpen proban zilarra leporatu zuen Madrilgo Raúl Garcia ordezkariaren atzetik.



Gipuzkoako selekzioko 

juniorrik aipagarriena, Ibai Rodriguez, Tour du Val du Saone errepideko lasterketan

Pasa den asteburuan Ibai Rodriguez txirrindulari hernaniar juniorra, Frantzian aritu zen Tour du Val du Saone proban Gipuzkoako selekzioarekin. Frantzian izandako zazpi txirrindulari gipuzkoarren artean, hernaniarra izan da sailkapenean posturik onena lortu duena.

Hiru etapa zituzten, larunbatean 117 kilometro eta igandean bi sektoretan banatuta  13 kilometroko erlojupekoa goizez eta eguerdian 83 kilometroko lasterketa.

Larunbateko lasterketan Ibai bigarren multzoan hel­mu­­­­garatu zen lau igoera zi­tu­en etapan. Erlojupekoa egin eta gero, igandeko etapan au­rrekaldean ibili zen, saiatu ere egin zen pelotoitik ihes egiten helmugarako 12 kilometro faltan eta azkenean lehenengo taldean iritsi zen.

Atzerrian korritutako bere lehenengo lasterketan, esperientzia oso ona izan du Ibai Rodriguezek, Frantziako txirrindulari hoberenen artean sartuta eta itxura ona emanez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!