Antzezleak eta txotxongiloak batera ariko dira bihar, 17:00etan hasita kultur etxean, Patata Tropikala antzerki laborategiak aurkezten duen Denboraren taupadak ikuskizunean.
Istorioaren protagonista Odei izeneko neskatoa da, eta lagunekin batera erronka bati egingo dio aurre: ingurukoak gaixotasun arraro batetik libratzea. Izan ere, jendea haserre bizi dela konturatuko da, ezertarako denborarik gabe, eta beraz, horri aurre egiteko lana hartuko dute, Odeik txirularekin, Marik gitarrarekin eta Permin kale garbitzaileak ma-labareekin.
Ikuskizuna bost urtetik gorako haurrei zuzendutakoa da, eta sarrerak 2,5 eurotan izango dituzte salgai. Helduen kasuan, 5 eurotan. Lehenago erosi nahi dituenak ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago izango ditu eskura, eta bestela, www.astigarraga.eus webgunean.